Iratxe Jaio (Azala, 8. Proklama): “Esperantza dugu Iruña – Veleian baimenak lehenbailehen lortzeko”
- 8. PROKLAMA, urriaren 15ean izango da, ARTIUM museoan, Gasteizen. Iruñea-Veleiako aurkikuntza arkeologikoa ardatz hartuta, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum-en koordinaziopean, gaia astindu eta bestelako narratibak sortzea dute helburu, arte garaikidea eta arkeologiaren arteko gurutzaketak sortzeko. Besteak beste, koordinatzaileez eta proiektua aurrera eramateko lantaldean aritu garenoz gain, Daniel Castillejo, Imanol Agote, Xurxo Ayan, Harkaitz Cano, Haizea Barcenilla eta Iñaki Martínez de Albeniz izango dira bertan.
Askoren artean, honelako galderak jarriko dira mahai gainean:
- Zer litzateke Iruñea-Veleiako ostrakak arte garaikideko museo batean erakutsiko balira?
- Zein desplazamendu estetiko/ politiko eragingo lituzke?
- Zergatik ez dugu erakundeen eskutik (gaur arte) horretarako behar diren baimenak eskuratu?
Galdera horiei lehen erantzuna eman diegu ARABA HIZPIDEn.
-
Hizpidea: Iratxe Jaio (Azala, 8. Proklama): "Esperantza dugu Iruña - Veleian baimenak lehenbailehen lortzeko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!