“Emakumeok ez dauzkagu hainbeste erreferente zinean, behintzat Euskal Herrian, horregatik nahi izan dut Mirentxu Loyarteren lana agerrarazi”
Heldu den asteazkenean, urtarrilaren 31n, 19:00etan Irrintziaren oihartzunak proiektatuko da Oihaneder Euskararen Etxean, Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren baitan. Iratxe Fresneda zuzendari eta gidoigilearekin solasean aritzeko parada ere izanen da proiekzioaren ondoren eta, horren harira, gaurkoan Kantoira hurbildu zaigu zuzendaria. Mirentxu Loyarteri buruz egin duen ikus-entzunezkoari buruz aritu gara hitz egiten elkarrizketa argigarri batean: “Mirentxu Loyarte, oso lan bereziak garai konplikatuetan egin zituen emakume bat erreferente bezala agerraraztea eta publikoki aitortzea nahi izan dut”.
-
Kantoia: "Emakumeok ez dauzkagu hainbeste erreferente zinean, behintzat Euskal Herrian, horregatik nahi izan dut Mirentxu Loyarteren lana agerrarazi"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!