Irantzu Mendia (EHU eta Hegoa Institutua): “Memoria historikoa ahalduntze kolektiborako herraminta gisa ulertu behar dugu”
Emakume sahararrek herriaren eraikuntzan egindako ekarpenak eta erresistentzian izandako papera aztertuko dira mintegian.
Bihar, azaroaren 13an, Basauriko Marienea Etxean, Emakume Sahararren Memoria Historikoa lantzeko mintegi batzuk burutuko dira Gloria Guzmán eta Irantzu Mendiaren eskutik.
Horietan herrien historia ezagutzeko momentuan memoria historikoa ikuspegi feministatik berreskuratzeko garrantzia azalduko da, emakume sahararrek herriaren eraikuntzan egindako ekarpenak eta erresistentzian izandako papera aztertuz.
Honen inguruan gehiago jakiteko, EHUko irakaslea eta Hegoa institutuko kidea den Irantzu Mendia izan dugu Hizpidean. Borrokaren jarraipenean memoria historikoak daukan garrantzia azpimarratu du, horrek gogoratzen baikaitu nor garen. Gainera, ahalduntze kolektiborako erraminta izan daitekeela azaldu du, akzio politiko eta aktibistan jarraitzeko. Egia, justizia eta erreparazio eskubideen aldarrikapenean ere daukan berebiziko garrantzia aldarrikatu du.
-
Hizpidea: Irantzu Mendia (EHU eta Hegoa Institutua): "Memoria historikoa ahalduntze kolektiborako herraminta gisa ulertu behar dugu"00:18:59
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!