Iraitz Salegi (topatu.eus): Proiektua autofinantzatzeko modu bat da TOPATU FEST..
Topatu gazte proiektu komunikatiboak datorren ostegunerako “Topatu Fest” antolatu digu Gasteizko gaztetxean, eta guri aitzakia ezin hobea iruditu zaigu bertako Iraitz Salegirekin hitz egiteko.
Topatu zer den, nola finantzatzen den, nola lan egiten duten eta beste hainbat kontuz hitz egin digu Iraitzek. Horretaz gain, baina, bi esklusiba eman dizkigu: Webgune berria martxan dutela, eta “Gure kabuz ala hil” dokumentala azaroaren 27an estreinatuko dutela.
Azken honetan, bada pegarik, ordea: Kortxoenean egin nahi zuten aurkezpena, baina, dakizuenez, Ernesto Goia eta Eneko Gascoren hondeamakinek hauts bihurtu dute Groseko gaztetxea. Baietz, ordea, Kortxoeneako lagunek, eta eurekin Topatukoek, beste zerbait asmatu!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!