Irailaren 19an hasiko dira Hizpidea eta Araba Hizpide irratsaioak, Hala Bedi Bi-n
Udaren ostean, prest dira Hala Bedi irratiko estudioak. Hala Bedi Bi irratian irailaren 19an hasiko da 2016 – 2017 ikasturtea . Euskara hutsean emititzen dugu Hala Bedi Bi- tik (88.8 edo halabedi.eus), eta, aurten ere, aurreko ikasturtean hasitako Araba Hizpide eta Hizpidea magazinekin jarraituko dugu, ordu erdi luzatuz ikasturte honetako emisioa.
8:30etatik 09:00ak arte Arabako egunerokotasunari errepaso egingo diogu albistegi formatu batekin, iritzi – tartea ere bertan sartuz (20 iritzi emaile baino gehiago izango ditugu aurtengoan).
09:00etatik 10:00ak arte, Bilbo Hiriarekin batera, Euskal Herriko egunerokotasunaren berri emango dugu, kolaborazioak, elkarrizketak, erreportajeak eta atal ezberdinak uztartuz. Elkarlanean sakonduko dugu Bilbon eta Gasteizen.
10:00etatik 11:00ak arte, kolaborazioak, eguneko elkarrizketak, eskualdetako korrespontsaliak… Araba Hizpideko tarte garrantzitsuena. Aurten, gainera, bi atal berri estreinatuko ditugu: “Enborra” eta “Sortuko dira besteak”. Guztira, 35 kolaboratzaile baino gehiago izango ditugu Arabako egunerokotasuna aztertzeko edo honen inguruan iritzia emateko.
- 08:30 – 09:00 | Araba Hizpide (albisteak, eguraldia, iritzi – tartea eta eguneko prentsaren errepasoa)
- 09:00 – 10:00 | Hizpidea
- 10:00 – 11:00 | Araba Hizpide
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!