Ioritz Iglesias (ELA). “Igoerak ez du soldata errealen gainean eraginik, ez dio ia inori soldata hobetuko”
Arabako metalgintzan LAB, CCOO eta UGTk adostutako aurreakordioari ezezkoa eman zion ELAk.
Hitzarmen berria egoteko atarian daude Arabako Metalgintzako sektorean. Astelehenean aurreakordio bat sinatu zuten SEA patronalarekin LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, baina ELA sindikatuari ez zitzaion nahikoa iruditu eta ezezkoa eman zion. ELAko Ioritz Iglesias izan dugu gaur Hizpidean.
Azaldu digu adostutako neurriek zergatik ez duten hobekuntza erreal nahikorik ekarriko, eta Arabako metaleko langileek gehiago lortu zezaketela argudiatu du. Aurreakordioaz, metalgintzako sektorearen egoeraz eta beste gai batzuez aritu gara.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ioritz Iglesias (ELA). "Igoerak ez du soldata errealen gainean eraginik, ez dio ia inori soldata hobetuko"00:18:19
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!