Ioar Oteiza (Durangoko Azoka): “Iazkoarekin konparatuta, aurten berriz guneak berreskuratuko ditugu, azokako ohiko guneetan diziplina ezberdinetako ekitaldiak izango dira”
Abenduaren 3tik 8ra izango da 56. Durangoko Azoka. Izena eman beharra dago bertaratzeko.
BaDa, badator berriz ere Durangoko Azoka, 56. aldiz. Aurtengo edizioan pandemiaren eraginak oraindik sumatuko badira ere, iazkoa baino lasaiagoa izatea espero dute antolatzaileek. 990 kultur nobedade izango dira Azokan, eta kultur ekitaldi ezberdin ugari.
Ioar Oteiza Azokako komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu Hizpidean. Oteizak azaldu dizkigu aurtengo berritasunak, egitarauaren eduki batzuk nabarmendu eta bertaratzera gonbidatu gaitu. Landako gunean sartzeko izena ematea beharrezkoa izango da, durangokoazoka.eus web orrian aurkituko dituzue eman beharreko pauso guztiak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ioar Oteiza (Durangoko Azoka): "Iazkoarekin konparatuta, aurten berriz guneak berreskuratuko ditugu, azokako ohiko guneetan diziplina ezberdinetako ekitaldiak izango dira"00:12:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!