Intza Gurrutxaga (Euskal Herrian Euskaraz): “Euskarak biziraungo badu, independentzia ezinbestekoa da.”
"Espainia eta Frantziaren menpe gauden bitartean eraso judizialak jasaten jarraitu beharko dugu."
Elkarrizketa mamitsua eskaini digu Intza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskaraz-eko kideak. Hasteko, euskarak egun bizi duen egoera, erakunde publikoen jarrera eta herri mugimenduaren erantzuna zein izaten ari den azaldu digu.
Aurten 44 urte bete dituen Euskal Herrian Euskaraz taldeak, pandemia garaia baliatu du “Astindu” barne prozesua aurrera eramateko. Barne prozesu honek eman dituen fruituen berri eman digu Intzak, adibidez, barne antolaketan egin dituzten moldaketen azalpenak eman dizkigu.
Nabaria da egun euskararen aurkako giro geroz eta gogorragoa, horren adibide dira epaitegi espainiarretatik datozen euskararen aurkako erasoak. Espainia eta Frantziaren menpe gauden bitartean eraso judizialak jasaten jarraitu beharko dugula azpimarratu du Intzak.
Urrira begira, “Euskaltzale independentisten topaketak” antolatzen ari dira Billabonan (Gipuzkoa). Datozen egunetako mobilizazioen berri ere eman digu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Intza Gurrutxaga (Euskal Herrian Euskaraz): "Euskarak biziraungo badu, independentzia ezinbestekoa da."??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!