Iñigo Martinez Peña (Mandamentu hipermodernoak): “Jendartearen despolitizazioa ematen da, kezka politikoak alde batera utzi eta kezka pertsonaletara, bizitzaren psikologizazioa da nagusi”
Egungo garaiak ulertzeko 19 mandamentu aztertu ditu Martinezek liburuan.
“Mandamentu Hipermodernoak: Egungo inertziak zalantzan jartzen” jarri dio izenburua Iñigo Martinez Peña filosofoak bere azken liburuari. Bertan, bizi ditugun garai likido, liberal, hipermodernoak ezaugarritzen dituzten 19 mandamentu bildu ditu, eta ironiaz aztertu du bakoitza.
Izan zaitez zu zeu, ez egon triste, bidaiatu ezazu, bilatu ezazu berriena… Asko dira gaur egungo gizartean barneratuta dauzkagun mandamentuak. Sakondu nahiean, Iñigo Martinez bera gonbidatu dugu Hizpidera. Egun bizi ditugun garaien inguruan hitz egin dugu, kontsumoak, adikzioak, antsietateak eta, orokorrean, gehiegikeriak markatutako garaiez. Bestalde, liburuan proposatutako mandamentuetako batzuk hartu eta sakonago aztertu ditugu elkarrizketan.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo Martinez Peña (Mandamentu hipermodernoak): "Jendartearen despolitizazioa ematen da, kezka politikoak alde batera utzi eta kezka pertsonaletara, bizitzaren psikologizazioa da nagusi"00:29:28
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!