Iñigo Leza (Lautada trenaren alde): “3 mila milioi euro baino gehiago libratuko liratezke beste gauza batzuetan gastatzeko”
AHTaren 250 kilometro ordezkatzeko proiektua aurkeztu dute Araba, Nafarroa eta Burgoserako.
Tren sozialaren aldeko eragile ezberdinak eta tren enpresetako sindikatuek proiektu berri bat aurkeztu dute, gaur egun dauden trenbideak hobetu eta doituz AHTaren 250 kilometro eraikitzea sahiestuko lukeen proiektua. Iñigo Leza Lautadako trenaren aldeko plataformako kidea da, eta bera izan dugu gaur Hizpidean.
Proiektu honen bideragarritasuna eta onurak azaldu dizkigu, eta aurrekariak badaudela azaldu. Diru inbertsio askoz txikiagoa izateaz gain, ingurumena ere lagunduko luke proposamenak, ikusteko dago aurrera aterako ote den.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo Leza (Lautada trenaren alde): "3 mila milioi euro baino gehiago libratuko liratezke beste gauza batzuetan gastatzeko"00:10:31
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!