Inaxio Oiartzabal (Sare herritarra): “Larunbatean euskal jendartearen nahia irudikatu behar dugu; gizartearen garaia da”
Dena prest dago milaka herritarrek Bilboko kaleak betetzeko larunbat honetan. Azken hiru urteetan bezala, eta behin gabonak pasata, euskal preso, iheslari, deportatu eta euren senideen eskubideen aldeko manifestazio nazionala deitu du Sare herritarrak Bilbon. Inaxio Oiartzabal sarekidearekin hitz egin dugu HIZPIDEAn manifestazioaren atarian.
Besteak beste, indarkeriaren biktima ezberdinek, artistek, kirolariek edota eremu instituzional zein sindikaleko hainbat eragile zein norbanakok atxikimendua adierazi diote jada martxari. Aurten ere, aurreko urtean bezala, dirua biltzeko arduradunen izenak eman ditu Sare herritarrak, inolako arazorik ez izateko. Manifestazioa 17:30tan abiatuko den arren, egun guztian zehar ekimen ezberdinak egongo dira Bilbon. Beste urte batez, autonomia kalea beteta ikusiko dugu larunbatean eta biharamuneko argazkietan, urtero esaten den bezala, azken izatea espero den mobilizazioan. Gasteiztik ere, autobusak abiatuko dira Bizkaiko hirburura: goizez zein arratsaldez. Txartelak taberna ezberdinetan daude eskuragai, tartean, Hala Bedi Tabernan.
-
Hizpidea: Inaxio Oiartzabal (Sare herritarra): "Larunbatean euskal jendartearen nahia irudikatu behar dugu; gizartearen garaia da"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!