Iñaki Soto (GARA): “Euskal komunikabide independenteak suntsitzea izan da helburua hasieratik”
Egin egunkariak Gizarte Segurantzarekin zeukan zorra GARA egunkariak ordaindu behar zuela ebatzi zuen Garzon epaileak 2003. urtean. 15 urtetan zehar ordainketa etenaldian egon ondoren, akordio bat erdietsi dute GARAk eta Gizarte Segurantzak, datozen hiru urteetan 3 milioi euro ordaindu beharko ditu komunikabideak. Oso egoera larrian utzi du zor honek egunkaria, eta asko baldintzatuko du proiektuaren jarraikortasuna datozen urteetarako.
GARA egunkariko zuzendaria, Iñaki Soto, izan dugu gaur Hizpidean, zor honen jatorria eta komunikabidearen etorkizunaz hitz egiteko. Zorraren atzean dauden arrazoi politikoak ere salatu ditu Sotok, eta adierazi du euskal komunikabide independenteen aurkako prozesuen beste pauso bat gehiago izan dela zor hau.
Elkarrizketa hau baliatuz, Hala Bedi kolektiboak Gara hedabideari ezarritako zor honen bidegabekeria publikoki salatu nahi dugu. Hala Bediren ustez, komunikazio proiektuaren bideragarritasuna kolokan jartzeaz gain, prentsa askatasunaren aurkako eraso larria da hau. Hori dela eta, hedabideari eta bertako langileei elkartasuna adierazi nahi dio etxe honek. Edozertan laguntzeko prest gaude Hala Bediko kideak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñaki Soto (GARA): "Euskal komunikabide independenteak suntsitzea izan da helburua hasieratik"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!