Iñaki Montes JEZ-eko (Laudio) langilea epaituko dute ostegunean
Hilaren 24an, ostegun honetan, Laudioko JEZeko langilea den Iñaki Montes epaituko dute, 2014ko Troikaren aurkako protestagatik. Guztira, 5 urteko espetxe zigorra eskatzen diote Montes-i. Gainera, nahiz eta manifestazioaren hasieran atxilotua izan, ibilbide guztiko kalteordainak ordainarazi nahi dizkiote: 200.000€ baino gehiago. Troikaren aurkako mobilizazioarengatik egunera arte epaitutako guztiak absolbitu dituzte eta hala izatea espero du Montesek.
Muntai polizial baten aurrean gaudela salatu du Montesek ARABA HIZPIDE-n egindako elkarrizketan. Gainera, salatu du, atxilotu bezain laster, Ertzaintzak gogor kolpatu zuela furgonetan behin atxilotuta zutenean.
Laudion, jada, mahainguruak edo mobilizazioak egin dituzte “Iñaki Montes eta besteak libre” lemapean. Manifestazioan, besteak beste, Ainhoa Etxaide LAB-eko idazkari nagusia egon zen, lang8ileari babesa adierazteko. Ostegunean ere, Bilboko epaitegian, epaiketa hasi aurretik elkarretaratzea egingo dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!