Iñaki Martinez de Luna: “Inpulsoa beti hizkuntzaren komunitatetik sortu behar da”
"Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako guneak" zikloaren barruan zita berria Oihaneder Euskararen Etxean.
Iñaki Martinez de Luna eta Jasone Mendizabal Oihanederren izango dira, Gasteizko euskararen egoera aztertuz eta euskalgintzarako gako berriak aurkezten. Martinez de Luna bera Hizpidean izan dugu gaur, eta hitzaldiaren aurrerapena egin digu.
“Abiapuntua, duela hamarkada batzuk oso ahula zen, eta aurrera pauso handiak eman dira urte hauetan.”
Topalabe taldetik ateratako azken txostena, “Berrindartu eta Jauzi” ere izan dugu mintzagai, esparru ezberdinetako analisia eta proposamenak jasotzeko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!