Iñaki Lasagabaster: “Gasteizko PSEren jarrera lotsagarria da, Lluis Llachen aitortzari dagokionez”
1976ko martxoaren 3an Espainiako poliziak hildako bost langileen omenez idatzi zuen Lluis Llach kantari kataluniarrak Campanades a morts abestia. Llachek berak esana da hilketa horiek gertatu eta gau hartan bertan konposatu zuela abestia, amorruak hartuta. 40 urteotan adierazitako elkartasunaren errekonozimendua egitea merezi zuelakoan, Gasteizko hainbat pertsona esanguratsuk eskaera hori bideratu zuten udalera, eta Gasteizko Seme Kuttun izendatzea prposatu zuen alkateak. PPk izan ezik, alderdi guztietako bozeramaileek adierazi zuten adostasuna, baina PSEren azken uneko ezezko botoak eragotzi zuen Llach Seme Kuttun izendatzea. Iñaki Lasagabaster EHUko irakaslea da ekimenaren sustatzaileetako bat, eta Araba hizpiden izan da gaur gaiari buruz hitz egiten.
-
Hizpidea: Iñaki Lasagabaster: "Gasteizko PSEren jarrera lotsagarria da, Lluis Llachen aitortzari dagokionez"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!