Iñaki Egaña: “Nolabaiteko aurpegia jarri behar genien espetxea pairatu duten guztiei”
"Askatasun Haizea" kartzela eta espetxeratze politikoei buruzko liburuaren inguruan hitz egin digu Iñaki Egañak.
Euskal Memoria fundazioa 2009ko azaroan jaio zen, Euskal historiaren errealitatea azaleratzeko grinarekin. Geroztik urtero liburu bat eta bi aldizkari kaleratuz aritu dira oroimen historikoa bildu eta zabaltzeko tresnak sortaraziz.
Aurten elkarteak “Askatasun Haizea” izendaturiko liburu bat argitaratu dute, kartzelaratze politikoen errealitateari buruzkoa. Hori dela eta Iñaki Egañarekin hitz egin dugu, kontakizunaren egileetako batekin, liburua eta bertan transmititu nahi izandako mezua komentatzeko.
-
Hizpidea: Iñaki Egaña: "Nolabaiteko aurpegia jarri behar genien espetxea pairatu duten guztiei"00:28:44
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!