Iñaki (Birjabetze kolektiboa): “Desjabetuon komunitatea sortu nahi dugu”
Birjabetze Kolektiboa sortu da Gasteizen, “lapurtu diguten guztia berreskuratzeko” asmoarekin. Elkartasun sare honen lehen adarra aurkeztu dute: Okupazio Bulegoa. Abenduaren 27tik 29ra jardunaldi batzuk antolatu dituzte, gai hauek jorratzeko.
Birjabetze Kolektiboko Iñaki izan dugu gurean, eta proiektuaren helburuez eta jardunaz hitz egin digu. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Jardunaldiak
Osteguna 27:
18:00 Gasteizko Gaztetxean: “EH okupazio esperientziak: Arrigorriagako Gaztetxea, Lekeitioko Mozolomendi eta Irungo Lakasita”
Ostirala 28:
11:00 Zapateneon: “Okupazioa eta Autodefentsa: mugak eta zerumugak” hitzaldia
18:00 Gasteiz Txikin: “Alde Zaharreko berregituratze planak aztertuz” hitzaldia
Larunbata 29:
11:30 Andagoia bodegan (Errota): conociendo la experiencia del Grup d’Habitatge (grupo de vivienda) de Sants (Barcelona).
15:00 Auzolana Pilotalekuan:
Herri Bazkaria (tiketak HalaBedin 5€) eta kontzertu akustikoa
17:00 Serigrafia tailerra Gaztetxean
20:00tatik aurrera: JAIALDIA Gaztetxean!!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!