Imanol Aranburu (Zaharraz Harro): “Alde Zaharra antolatuta dagoenez eta bere aldarrikapenak dituenez, horren ondorio da Zaharraz Harro”
Hurrengo astelehenetik igandera, 27tik 3ra ospatuko dira Gasteizko Alde Zaharreko jai herrikoiak.
Bi urte arraroren ostean, indarberrituta eta betiko formatuan itzuli da Zaharraz Harro. Egitarau ezin beteago batekin, Gasteizko Alde Zaharrean gelditu gabe ibiliko dira ekainaren 27tik uztailaren 3ra bitartean. Imanol Aranburu antolakuntzako kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu aurtengo berritasunak, aurten ere errepikatuko diren Zaharraz Harroren ohikoak eta beste hainbat kontu.
Email zaparrada bat ere bota digu, gauza ezberdinetan izena emateko, hemen gogoratuko ditugu badaezpada:
Korto lehiaketan parte hartzeko: zh.kortolehiaketa@gmail.com
Aldarrikapen jolasean “Ginkanan” parte hartzeko: zhaldarrikapenjolasa@disroot.org
Larunbateko bazkarian laguntzera animatzeko: harrozaharraz@gmail.com
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Imanol Aranburu (Zaharraz Harro): "Alde Zaharra antolatuta dagoenez eta bere aldarrikapenak dituenez, horren ondorio da Zaharraz Harro"00:23:03
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!