Ilazki Lili Arrue: “DINAGU azoketan moda, bitxigintza, ilustrazio eta antzeko eremutan mugitzen garen emakume sortzaileen kolektiboa da.”
Martxoaren 12an, NOMADAK GAITUN! Azoka Ibiltaria antolatu dute Laudion, Aiaraldeko Faktoriaren espazioan.
DINAGU Euskal Herriko emakume sortzaileen kolektiboa da, duela hiru urte inguru sortu zen eta eskuen artean duten asmoa, emakume sortzaileen lanaren bisibilizazioan jardutea, elkarlanari bide eginez elkarrekin ahalduntzea, egoeraz hausnartzea eta sortzaileon beharretara egokitzen diren ekimen berriak sortzea da.
Diseinua eta sormenaren esparruan diharduten emakumeen lanaren erakusleiho izan nahi duen NOMADAK GAITUN! azoka ibiltaria antolatu dute. Euskal Herrian sakabanaturik dauden sortzaileen elkargunea izateko sortu da, pixkanaka askoren arteko sarea josi eta mugimendu oso bat bideratzeko asmoz.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ilazki Lili Arrue: "DINAGU azoketan moda, bitxigintza, ilustrazio eta antzeko eremutan mugitzen garen emakume sortzaileen kolektiboa da."00:08:01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!