Iker Blas(LAS): “Badakigu berak salaketak egin izan dituela eta lotura zuzena duela poliziarekin, mehatxuak jaso izan ditugu”
Iker Blasek "LAS"eko kideek izandako atxiloketaren eta "Limpiezas Arana" empresak langileen kontra izandako gatazken berri eman digu.
Astelehen goizeko 8:00 aldera , polizia nazionalak Bilboko Langile Autodefentsa Sareko hiru langile eta langile ohi bat atxilotu zituzten Gordoniz kaleko polizia-etxera. Atxiloturik izandako denbora deklaratzera eraman zituzten banan-banan, baina atxilotuak uko egin zioten inolako deklaraziorik egiteari eta azkenean komisaldegitik atera zituzten arratsaldeko 7:00 aurrera.
Hori dela eta gaur Iker Blasekin aritu gara, Langile Autodefentsa Sareko langile batekin, “Limpiezas Arana” garbiketa enpresaren testuinguru problematikoaz eta honek langileen atxiloketan izandako eraginaz hitz egiteko.
-
Hizpidea: Iker Blas(LAS): "Badakigu berak salaketak egin izan dituela eta lotura zuzena duela poliziarekin, mehatxuak jaso izan ditugu”00:11:49
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!