“Ikasle gela” atondu nahi dute Amurrioko Gaztetxean
Ikasleentzako gela bat sortu nahi dute Ikama ikasle antolakundeko Amurrioko kideek herriko gaztetxean. through Aiaraldea.eus
“Ikastetxeetatik kanpo eskaintzen dizkiguten espazio eta balibideen kudeaketa txarra ikusita, esku artean dugun proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu”, adierazi dute sare sozialetan zabaldutako bideo batean. Amurrioko Udal Liburutegiaren kudeaketa “penagarritzat” jo dute: “Ez dio inoiz ikasleen beharrei erantzun. Gainera, liburutegiaren ordutegiak arrotzak direnez, ez dugu aukera izan behar izan dugun unetan ikasteko leku bat izateko”.
Aurreratu dutenez, edozein ikaslek aukera izango du espazioa “behar edo nahi duenean” erabiltzeko, “ikasteko zein talde lanetan aritzeko”. Apunteak elkarbanatzeko sistema bat ere jarri nahi dute abian. “Guztion artean eraikitako proiektu bat” izango dela gaineratu dute eta, horregatik, azpimarratu dute ikasle guztien beharra egongo dela proiektua aurrera ateratzeko. Laster emango dute informazio gehiago.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!