Ikasle Abertzaleak-ek mobilizazioak deitu ditu Apirilaren 22rako
Sektore publikoaren grebaren baitan, hezkuntza kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala aldarrikatu dituzte.
Ikasle Abertzaleak antolakundeak mobilizatzera deitu du datorren ostegunean, Apirilaren 22rako deitua dagoen sektore publikoko grebaren harira. Urko Garmendia IAko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu egiten duten egoeraren analisia eta mobilizatzeko arrazoiak.
Ikasle proletarizatuenak hezkuntzatik kanpo geratzen ari direla, eta hezkuntzaren kalitatean beherakada nabarmena aipatu ditu, beste arrazoi askoren artean. Deialdia zabaldu dute, apirilaren 22an, egingo den mobilizaziora batzeko, goizeko 11.00tan Gasteizko campusetik, Elurreta eraikinetik abiatuta.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!