III.Mahainguruak, Maiatzak 22: “¡Que vienen los vascos!”
Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako hizkuntz politikarako sailburuordea), Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Aldundiko euskara zuzendaria), Jon Sarasua (kulturgile eta irakaslea) eta Ramon Etxezarreta (PSEko kidea).
Azken 30 urteotan euskararen inguruan ezagutu ditugun politikak eta euskalgintzatik egindako lana izango ditugu eztabaidagai. Euskararen egungo egoera aztertu eta aurrera begirako estrategia ezberdinen inguruan arituko gara. Gazteleraz izango da mahai-ingurua, eta nabarmendu egin nahi genuke hori: euskararen afera euskal hiztunen komunitatetik kanpo zabaldu nahi dugu, jendarte osoari eragiten dion gaia dela uste baitugu.
Maiatzak 22: “¡Que vienen los vascos!”, 19:30etan Ignacio Aldekoa kultur etxean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!