Igor Chillon (LAB): “Lan hitzarmenak parte hartzailea izan behar du”
Arabako metalgintza sektorean hitzarmen berri bat sinatzeko negoziak abiatu dituzte sindikatuek. Iazko abendura arte egon zen indarrean aurreko hitzarmena, UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek gutxiengoan sinatu zutena. Orain, sindikatu guztien artean eztabaidatuko dute berriz ere hitzarmena.
LAB sindikatuak prozesu parte hartzaile bat proposatu du beren aldarrikapenen oinarriak osatzeko. Igor Chillon LAB sindikatuko metalgintza negoziaketen ordezkaria izan dugu Hizpidean, sektorearen egoeraz eta hitzarmen berrirako eskakizunez hitz egiten, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!