Igor (Borja Lazaro argazkilariaren laguna): “Erakundeei eskatzen diegu Borjaren kasuaren gainean egotea”
Borja Lazaro argazkilari gasteiztarra Kolonbian desagertu zen orain bi urte. Urtarrilaren 7an, Gasteizko Udalaren babesa jaso zuen familiak, baina maila altuagoko erakundeen babesa behar dute: Espainiako Kanpo Gaietarako Ministerioarena, hain zuzen. Igor Borja Lazaro argazkilariaren laguna da eta familiaren izenean esan du Espainiako gobernuak ikerketa gainbegiratzen egon beharko lukeela, Kolonbian eta Venezuelan benetako ikerketa egiten ari direla egiaztatzeko. Familiak esan bezala, ezinbestekoa da kasua behin eta berriz gogora ekartzea, Borja Lazaro azaltzeko itxaropenari eusteko modu gisa. Daturik txikiena ere lagungarri gerta daiteke ikerketarako eta, horretarako, familiak irekitako webgune baten helbidea eman digu, ahal duenak lagun dezan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!