Idoia Sanz Oria: “Horrelako egoera latzen aurrean, talde sena eta herri nortasuna ateratzen ari da”
Txagorritxu ospitalean lanean dagoen Idoia Sanz Oria mediku egoilarra izan dugu Hizpidean.
Covid 19 birusak eragindako testuinguruan, Txagorritxu ospitaleko larrialdi zerbitzuetan lanean dagoen Idoia Sanz Oria mediku egoilarrarekin mintzatu gara Hizpidean.
Hasieratik argitu digu aurkeztu duen testuingurua perspektiba pertsonal batetik egin duela eta oso desberdina izan daitekeela larrialdietako egoera eta ondotik paziente horiekin ospitalizatu ondotik bizitzen diren egoerak. Hala ere, printzipioz, egoera definitzeko zaila dela aipatu digu, egoerak oso desberdinak direlako kasuan kasu.
Bestetik, azaldu digu herritarrak asko kontzientziatu direla eta larrialdietara joaten ari den jendea benetan urgentziaren beharra eta atentzio medikuaren beharra daukan jendea dela, zerbitzuaren oso erabilera egokia emanez. Hala ere, aipatu digu atentzioa deitzen duela ohiko patologiak gutxiago ikusten ari direla.
Amaitzeko, honi guztiari aspektu positiboren bat ateratzen ahal bazio, sortzen ari den talde lan giroa dela onartu du.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Idoia Sanz Oria: "Horrelako egoera latzen aurrean, talde sena eta herri nortasuna ateratzen ari da"00:09:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!