“Gastu-araua betetzen ez bada, ekonomiaren bitartez erabaki politikoak ere har ditzake Espainiak”
Gastu-araua da, defizit-muga eta zorpetze-mugarekin batera, erakunde publikoen finantzak gidatzen dituen arauetako bat. Krisia bete-betean jotzen ari zenean ezarri zen, eta egoera ekonomikoa hobetuz joan den heinean, arazo bilakatu da, izan ere ez du gasturik egitea baimentzen ehuneko kopuru batetik aurrera. Udalak, diputazioak eta EAE zein Nafarroako gobernuak eskuak lotuta daude horren aurrean, hori gaindituz gero, Espainiak esku-hartzeko aukera baitu. Hala, erakundea gidatzen duen alderdiaren arabera, “arrazoi politikoetan oinarritutako erabaki ekonomikoak hartzea” ere gerta daitekeela esan du Iban Santamaria BERRIAko kazetariak.
-
Hizpidea: "Gastu-araua betetzen ez bada, ekonomiaren bitartez erabaki politikoak ere har ditzake Espainiak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!