Ibai Trebiño: “Ez da hedabideen interesik egon Donbasseko guda kontatzeko”
Pozik agertu da Ibai Trebiño “Donbass: Gerra Europaren bihotzean” dokumentalarekin. Bertako guda bertatik bertara bizitzeaz gain, zibilen testigantzak jasotzeko aukera izan zuen, “horiek baitira gudaren aurpegirik latzena”.
Gainera, bi aldeen iritziak batzen saiatu da Trebiño: “Nahiz eta zailtasunak izan, baimenekin batez ere, Ukrainiarren iritziak ere batu nahi izan ditugu”.
Crowfounding kanpaina bat jarri zuen martxan Euskal Herrira bueltatzerakoan dokumentala ekoitzi ahal izateko, eta gaur, irailak 28, dokumentala ikusi ahal izango dugu: 19:00etan Hala Bedi Tabernan. Trebiño bera bertan egongo da, galderak edo ekarpenak jasotzeko prest.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!