Ibai Intxaurrondo (LAB): “Geroz eta altuagoa izan zorua, zure enpresan lortu dezakezun sabaia ere altuagoa izango da”
Arabako metalgintzako hitzarmen aurreakordioa sinatu du LAB sindikatuak.
Aste hasieran CCOO, UGT eta LAB sindikatuek aurreakordioa sinatu zuten SEA patronalarekin, metalgintzako hitzarmen berri bilakatuko dena aurreikuspenak betez gero. LAB sindikatuko Ibai Intxaurrondo izan dugu gaur Hizpidean, aurreakordio honetan lortutako hobekuntzak azalduz.
“2023tik aurrera metalgintzara sartzen den edonork gutxienez 20.000 euro kobratuko ditu”, beste onura askoren artean, Intxaurrondok azaldu digunez. Soldaten igoeraz, subrogazioaz, sektorearen egoeraz eta beste hainbat gairi buruz aritu gara LABeko kidearekin.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ibai Intxaurrondo (LAB): "Geroz eta altuagoa izan zorua, zure enpresan lortu dezakezun sabaia ere altuagoa izango da"00:20:09
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!