Hodei (Putzuzulo Gaztetxea): “Gure helburua da Zarautz ez egotea egun bat ere gaztetxerik gabe”
Desalojo asmoen aurrean gune berri bat lortzeko negoziaketetan dabiltza udalarekin.
2005etik okupatuta egon den Putzuzulo Gaztetxea eraisteko asmoa du Zarauzko udalak, zonalde horretan eraikin berriak egiteko planei bide emateko. Aurreakordio bat badago udalarekin, beste gune bat adostu eta Gaztetxearen proiektuak jarraitu ahal izateko, baina negoziaketetan ari dira orain, Gaztetxea izateko baldintzak bermatuko dituen espazio bat erabilera arauak zehazteko.
Putzuzuloko Hodeirekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu 15 urtetik gorako ibilbidea, egindako ekimen nabarmenduenak, eta zein den desalojo arriskuaren eta negoziaketen egoera.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Hodei (Putzuzulo Gaztetxea): "Gure helburua da Zarautz ez egotea egun bat ere gaztetxerik gabe"00:29:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!