Hirune (Lehertu Gasteiz): “Herraminta bat gehiago da okupazioa, eta bermatu behar dugu tresna hori hor egotea , izan etxebizitzetarako edo botere gune herritarrak izateko”
Bihar, Maiatzak 15, manifestazioa izango da 18.00tan Andra Mari Zuriaren plazatik.
Okupazioaren zilegitasuna aldarrikatzeko eta bizi dugun etxebizitza eta alokairuen espekulazio aroa salatzeko, Lehertu Gasteiz dinamika abiatu zuten duela hilabete batzuk. Dinamikari amaiera emateko mobilizazioa deitu dute biharko, Maiatzaren 15erako. Zutabe ezberdinak Andra Mari Zuriaren plazan elkartuko dira, eta arratsaldeko 18.00tan abiatuko da bertatik manifestazio nagusia.
Lehertu Gasteizeko Hirune izan dugu gaur Hizpidean, eta berak kontatu dizkigu arazoaren erroak, okupazioa zilegiztatzeko aldarriak eta beste hainbat kontu. Dinamikaren bilakaeraz aritu gara, eta biharko mobilizaziora batzeko dei egin du Hirunek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Hirune (Lehertu Gasteiz): "Herraminta bat gehiago da okupazioa, eta bermatu behar dugu tresna hori hor egotea , izan etxebizitzetarako edo botere gune herritarrak izateko"00:18:39
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!