Hiruki Larroxa | Sexu aniztasuna hirietatik at
Egoitz Albeniz, Joseba Gabilondo eta Ibai Fresnedo Hiruki Larroxa kooperatibako kideen kolaborazioa.
Hala Bedi irratiko 2. estudiotik zuzenean, hirietan eta herrietan sexu aniztasuna nola bizi den azaldu digute Hiruki Larroxeko Ibai, Joseba eta Egoitzek. Amaitzeko, gure irratiko saio berri bat bere ibilbidea hastear dela aipatu digute. Saio berria, “Gorbeialdea+”-eko lagunen “Anatema” da eta lehenengo emisioa, abenduak 3an arratsaldeko 16:00etan izango da. Kolaborazioa, Deabruak Teilatuetan taldeak 1997. urtean argitaratu zuten “Nonbait horretan” abestiarekin itxi dugu.
“Gure identitateak, gure desirak, gure gorputza, gure bizitzak ezin dira atxiki jada suntsitu dugun iluntasunaren kutxan.”
2002, EHGAM Gorbeialdea+
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!