“Hezkuntza sistema honek zapaldu eta inbisibilizatu egiten gaitu emakumezkoak garelako”
Martxoaren 8ko greba feministaren ardatzei buruzko solasaldiak egiten ari da HIZPIDEA, greba eguna iritsi bitartean. Joan den astean zaintzari buruzko solasaldia egin ondoren, hezkuntza arloaren txanda izan da gaurkoan. Gaiaren inguruan aritzeko, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeko Maite Idoate eta Eneritz Zengotitabengoa eta ELAko irakaskuntza arloko kide Miren Zubizarreta izan dira saioan, nor bere alorreko ikuspegia ematen.
-
Hizpidea: "Hezkuntza sistema honek zapaldu eta inbisibilizatu egiten gaitu emakumezkoak garelako"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!