Herria bizirik nahi duela aldarrikatu du Ernaik Gasteizko kaleetan
500 pertsonak bat egin dute Ernaik Gasteizen deitutako manifestazioarekin. Bertan, gazteak postalen atzean daudela salatuz bizirik dagoen herria aldarrikatu dute.
Urtaranek PP eta PSEren laguntzarekin turistentzat luxua nahi dutela salatu dute, gazteei miseria eta esplotazioa eskainiz.
Honen aurrean, eredu heteropatriarkala hauspotzen duten erantzuleak markatu eta sistemaren aurka borrokatuko dutela ohartarazi dute: “Bizitza erdigunean izango dituzten postal propioak eraikiko ditugu, argi utziko dutenak zein den nahi dugun eredua.”
Herria hilik eta lasaitasunean nahi dutenei aurre eginez, zirrikituz eta sortuz akziora igaroko direla esan dute: “borrokan bizirik eta ilusioz, beste herri bat eraikitzen dabiltzan gazteak gara. Gure herrian bizi nahi dugulako, bizirik dagoen herria borrokatu dezagun! ”.
Topatu.eus bidez
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!