“Gure proiektuetatik pasa direnak elkartu eta egindako lana aldarrikatzeko jaia izango da urriaren 6koa”
Okupatu Gasteiz eguna antolatu dute urriaren 6an Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana pilotalekuak eta Errekaleor Auzo Askeak. Urteurren biribilak dituzte aurten lau proiektuek, 35, 30, 10 eta 5 urte betetzen baitituzte hurrenez hurren. Joan den astean bertan aurkeztu zuten egitaraua eta, aitzakia hori baliatuta, ARABA HIZPIDEn izan dira Amets Garrues eta Matixa Otero antolakuntzako kideak. Proiektuak bizi-bizirik daudela eta eguna bertatik pasa diren guztien topalekua izatea nahi dutela nabarmendu dute.
-
OkupaTU Gasteizek urriaren 6ko kartela aurkeztu du, “belaunaldi berriei ateak parez pare irekitzeko”
-
Hizpidea: "Gure proiektuetatik pasa direnak elkartu eta egindako lana aldarrikatzeko jaia izango da urriaren 6koa"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!