Iraitz eta Itxaso (Topatu): “Dokumentala gogoetarako abiapuntu izateko asmoarekin egin dugu”
Hala Bedi Tabernan aurkeztu digute Topatuko lagunek Gure Kabuz ala Hil dokumentala. Bertan Euskal Herriko hainbat alternatiba sozioekonomikorekin hitz egin dute, bizi ditugun garaiotarako eredu egoki izan daitezkeelakoan. Hau guztia, noski, gazteen perspektibatik.
Eta, klaro, Gasteiza zetozenez, irratira ere gonbidatu ditugu, eta Iraitz eta Itxaso etorri dira beste guztien ordezkari modura.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!