Grezia | Egunsenti urrekararen sententzia eta GKEekin lotutako ustelkeria kasua
Greziara begira jarri gara Hibai Arbiderekin.
Gaur Greziara eraman gaitu Hibai Arbidek, bere kolaborazioan. Egunsenti urrekara erakunde kriminal izendatu izana eta horren ondorioak azaldu dizkigu, neofaxismoaren gainbehera eman delako Grezian.
Bestalde, gobernuak diru laguntza handi bat eman dio bere inguruko pertsonek sortutako GKE bati, eta ustelkeria zantzuak ikusi dira mugimendu horretan, Gobernuz Kanpoko Erakundeak ez baitu diru-laguntza hori justifikatzen duen jarduera ezagunik. Bestalde, errefuxiatuekin lanean dabiltzan GKEen kontrako difamazio kanpaina azaldu digu Arbidek, ondorio larriak izan ditzakeena.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!