Greba hasi dute Gasteizko eta Aguraingo gizarte etxeetan
Disport Eki enpresako langileek greba mugagabea hasi dute, hainbat hilabete daramatzatelako nominak epez kanpo kobratzen. through Alea.eus
ELA, LAB, CCOO sindikatuek deituta, greba hasi dute gaur, maiatzaren 8an, Gasteizko eta Aguraingo kirol instalazioetan zerbitzuak ematen dituzten 150 langile inguruk. Salatu dutenez, hilabete luze daramatzate “sistematikoki” nominak epez kanpo kobratzen.
Langileek adierazi dutenez, Disport Eki enpresak atzerapenez pagatu die sei hilabete 2022an, bederatzi hilabete 2023an, eta bi hilabete 2024an; hau da, “ez dira kasu isolatuak”. Gainera, enpresak langileen batzordeari jakinarazi dio ez duela apirileko nomina garaiz ordaintzea aurreikusten, nahiz eta hitzarmenak hilaren zazpigarren eguna pagatzeko topea dela jasotzen duen.
Grebaren lehen egunean, kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egingo dute sindikatuek Gasteizko Udalak San Martinen dituen bulegoetan, 12.00etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!