Gotzon Hermosilla: “Ertzaintza hurbildu izanak piztu zituen istiluak”
Gotzon Hermosilla Berriako kazetaria Iñigo Cabacasen erahilketaren inguruko epaiketa jarraitzen ibili da, eta gaur Hizpidean izan dugu gaiari buruz sakonago jakiteko. 6 ertzain epaitzen ari dira aste hauetan 2012ko apirilaren 5ean izandako liskarretan Iñigo Cabacas hilko zuen pilotakada jaurti izana egotzita.
Gotzonek Ertzainen defentsaren inguruan hitz egin digu, eta akusazioaren asmoez. Erantzukizun politikoa daukaten kargu altuagoko ertzainak, Ugarteko ezizenez ezaguna dena, kasu, ez dira epaituak izaten ari, eta agindu orokorrak Ugartekoak eman bazituen ere, erantzukizuna lekuan bertan zegoen ofizialak daukala esan izan du ertzainburuak. Lekukoen paperaz, familiaren irakurketaz eta beste hainbat konturi buruz hitz egin dugu Gotzon Hermosillarekin.
Elkarrizketa osoa entzungai hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!