Gizon bat atxilotu dute Gasteizen sexu erasoa egotzita
Bere bikotekide ohiak salatu du erasoa. Gizonak urruntze agindua zuen ezarria. Polizia Armentiako udal txakurtegian hainbat emakumek salatu dituzten sexu jazarpenengatik ikertzen ari zen gizona. through Argia.eus
Atxilotutako gizonaren bikotekide ohiak igande arratsaldean salatu du erasoa, Gasteizko Udaltzaingoan. Salaketaren arabera erasoa igandean gertatu zen, arratsaldeko 17:00ak aldera, Zuia (Araba) herriko aisialdi gune batean. Igandean bertan Udaltzaingoak Gasteizko bere etxean aurkitu zuen 61 urteko gizona, eta atxilo eraman zuen.
Salaketa gehiago aurretik
Polizia gizona ikertzen ari zen aurretik ere, beste auzi batzuengatik. Uztailean jakin da Gasteizko Armentiako udal txakurtegiko hainbat emakume boluntariok salaketa jarri dutela langile baten aurka, lan jazarpena eta sexu abusua leporatuta. Animalien babeserako APASOS elkarteko kide dira emakumeak, eta 2018ko udatik langile funtzionario horrek sexu ukituak egin dizkiela edo tratu iraingarria eman diela salatu dute, besteak beste. Igandean atxilotutako gizona eta txakurtegiko boluntarioek salatutakoa berbera dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!