Geopolitika-Ekonomia | Txina, korporazioentzat mehatxua ala aukera? Gerraren abantailak suspertze ekonomikorako, balizko gerra nuklear baten ondorioak…
Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin kolaborazioa.
Gaurkoan Txina izan dugu abiapuntu geopolitika eta ekonomiari buruzko kolaborazioan. Txinaren bilakaeraz aritu gara eta Xi Jinpingen gobernuak ze aldaketa ekarri dituen azaldu digu Zelaiak, batez ere korporazio eta inbersore handientzako.
Bestalde, gerraren negozioaz ere aritu gara, bai suspertze ekonomikorako nola erabiltzen duten multinazional handiek, eta baita “despiste” taktiken barruan ea pandemiaren lekua hartuko duten gerrek, edo klima aldaketak bestela.
Gerra nuklear baten ondorio posibleez ere hitz egin digu Zelaiak. Gerra Hotzeko testuingurua gogoratu dugu, “elkar suntsitzeko beldurrak” sortzen zuen orekaz, eta gaur egunera ekarri du Adrianek.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Geopolitika-Ekonomia | Txina, korporazioentzat mehatxua ala aukera? Gerraren abantailak suspertze ekonomikorako, balizko gerra nuklear baten ondorioak...00:36:42
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!