Geopolitika – Ekonomia | Twitter Elon Musken esku, Txinan bi ildoren arteko tentsioak eta neoliberalismoaren etorkizuna XXI. mendean
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren eskutik kolaborazioa.
Gaurko kolaborazioan Twitterri buruz hizketan hasi gara. Elon Muskek Twitter erosi du osorik, adierazpen askatasunaren izenean. Hor espero daitezkeenak aipatu dizkigu Zelaiak, eta hausnarketa ekarri digu demokrazia eta iritzi publikoaren kontrolerako mekanismo ezberdinen inguruan.
Ondoren, Txinari buruz hitz egin digu, Xi Jinping eta Jiang Zeminek irudikatzen dituzten ildoen arteko talka kontatu digu, eta horrek mendebaldeko potentziekiko harremanean eduki dezakeen garrantzia azaldu. Azkenik, neoliberalismoaren barruan XXI. menderako egiten diren proiekzioak eta bi eszenatoki ezberdin aurkeztu dizkigu.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Geopolitika - Ekonomia | Twitter Elon Musken esku, Txinan bi ildoren arteko tentsioak eta neoliberalismoaren etorkizuna XXI. mendean00:21:06
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!