Geopolitika-Ekonomia | Europako neoliberalismoaren barne oposizio falta eta Estatu Batuen atzera pausoak Ekialde Hurbilean.
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren eskutik.
Gaurkoan, Geopolitika eta Ekonomia uztartzen dituen kolaborazioa izan dugu Adrian Zelaiarekin. Lehenik eta behin, Europaz hitz egin dugu, eta nola Europan hegemonikoa den ikuspegi neoliberalaren aurrean ez dagoen barne oposizio garrantzitsurik. Alternatiba falta horrek ekarri dituen kalteez aritu zaigu Zelaia.
Bestalde, hamarkadetan zehar Ekialde Hurbila kontrolatzeko estrategian buru belarri aritu ondoren, Estatu Batuek (porrota onartuta edo) atzera egin dutela aipatu digu Adrian Zelaiak. Afganistandik eta Siriatik atera, Iraketik aterako direla ere iragarri du Joe Bidenek. Estrategia honen inguruan hitz egin dugu.
Azkenik, ekonomia finantzieroa eta ekonomia errealaren arteko arrakalari buruz aritu zaigu Zelaia.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Geopolitika-Ekonomia | Europako neoliberalismoaren barne oposizio falta eta Estatu Batuen atzera pausoak Ekialde Hurbilean.00:24:47
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!