Gasteizko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kaleratutako eskuorria erretiratzea exijitu du Mugimendu Feministak
Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak eskuorri batzuk zabaldu dituzte gauez kalean bakarrik ez ibiltzea gomendatuz emakumeei. "Aholkuek" haserrea sortu dute eta Mugimendu Feministak gogor kritikatu ditu bi indar polizialak.
Gasteizko jaiak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak -Ertzaintzaren zigiluarekin- eta Gasteizko Udaltzaingoak esku-orri batzuk zabaldu dituzte kalean zein sare sozialetan. Eta neurri horrek haserrea sortu du kalean zein sare sozialetan. Arrazoia: gauez kalean bakarrik ez ibiltzea gomendatu diete bi indar polizialek emakumeei.
Aipatutako oharrean sexu erasoak saihesteko hainbat gomendio bildu dituzte. Besteren artean kalean bakarrik ez ibiltzea eta leku bazterrak eta gaizki argiztatutakoak saihestea gomendatzen diete emakumeei. Gainera, aldez aurretik ezagutzen ez dutenekin -sare sozialen bidez ezagutu daitezkeen pertsonak- ez geratzea ere.
Sare sozialetan horrelako segurtasun gomendioek erasotua edo bortxatua izateko ardura emakumeengan jartzen dutela kritikatu dute profil ezberdinek, erasotzaileengan arreta jarri beharrean.
Esku-orri publiko egin bezain laster erreakzio ezberdinak egon dira eta Gasteizko Mugimendu Feministak ohar bat plazaratu behar izan du.
“Nahi dugunean, nahi dugun bezala eta nahi dugunarekin”
Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren azken “neurri” honen berri jakin eta gero, Gasteizko Mugimendu Feministak ohar bat kaleratu du hau gogor kritikatzeko.
“Ez dugu onartuko gure ongizatearen aurka egindako erasoen ardura guri egoztea,
ezta ere gure askatasunari mugak jartzea. Ez dugu kontuz ibili nahi, aske izan nahi dugu”.
Zentzu honetan, erasotzaileak “eurek” direla gogoratu diote Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari. “Beldurrik gabe ibili nahi dugu kaletik, edozein lekutik, edozein ordutan eta edozein modutan, seguru sentituz”.
Mugimendu Feministako kideek gogoratu dutenez, haiek ez dira erasoen arduradunak eta ez dute onartuko erasoen prebentzioarako mezuak haiei bideratzea.
“Askatasuna erasotzaileei murriztu behar zaie, haiek dira gure erdialdeko zein
periferietako kale ilun zein argituetan soberan daudenak, mozkor edota edan gabe, bakarrik edo kuadrillan, jaietan zein egunerokotasunean”, nabarmendu dute.
Horregatik, Ertzaintzari eta Gasteizko Udaltzaingoari exijitu diete emakumeei bidalitako
“aholkuak” alde batera uztea: “Ez gaitzatela gure segurtasunaren erantzule egin. Izan ere, zuen logikaren barnean, ez baititugu zuen aholku paternalistak betetzen erasoen errua eta ardura gurea izango baita?”
Amaitzeko, eman daitezkeen salaketei genero ikuspegiz erantzuna ematea exijitu dute.
Folleto de la ertzaintza avisando a las mujeres lo que tienen que hacer para que no les violen… Ya si eso lo de educar a los tíospara que no vaya violando x ahí si eso otro día…
🤮🤮🤮 pic.twitter.com/xRmIBcJQEh— Ḷḷuarquesa 💙💛💙 (@Lluarquesa) August 5, 2019
ALUCINAMOS!!@Gob_eus@ertzaintzaEJGV
LA ÚNICA FORMA DE QUE NO HAYA AGRESIONES ES QUE NO HAYA AGRESORES!!! https://t.co/IeBf9mDuHq— Asociación Feminista Gafas Moradas (@afgafasmoradas) August 3, 2019
Esta mañana viendo el informativo de TVE he vuelto a escuchar el consejito estrella del verano: la Ertzaintza nos recomienda no salir por la noche solas ni aceptar citas a ciegas. Es que de verdad, recomendar a los violadores que no violen es SÚPER DIFÍCIL. #ViolenciaMachista pic.twitter.com/cK8QtOB5HG
— Lydia Ferrándiz (@lydiaferrandiz) August 5, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!