Gasteizko txosnagunea, irekitzeko prest
Azkenengo egunetan lanean burubelarria egon ostean, Gasteizko Txosnak irekitzeko ordu gutxi falta dira. Pedidoak jaso, dekorazioa montatu, andamioak eta kotxeak gora eta behera… Ia-ia dena prest dago abuztuaren 3an, ostiralean, 17:00etan ateak irekitzeko.
Aurten, aspaldi iragarri bezala, abuztuaren 3an, ostiralean, irekiko dira txosnak. Ostiralero Andra Maria Zuriaren plazan egiten den elkarretaratzetik abiatuko da kalejira txosnagunera; bertan, irekiera ekitaldian, OkupaTUGasteiz dinamikak jasoko du Txosnisaria. Hala ere, irekiera ekitaldi honen aurretik ere irekita egongo da Gasteizko Kanpuseko txosnagunea; Gazte Karpan kontzertuak egongo dira 17:00etatik.
Entxosnazio Eguna abuztuaren 6an, astelehenean, izango da. Hala ere, egunero kontzertuak, bazkariak eta aurreko urteetan baino eskaintza zabalagoa egongo da: txosna eta karpa ezberdinek afariak emango dituzte. Ekologismoaren aldeko apustua egin dute txosnek eta aurten ere Goiener enpresak hornituko du energiaz txosnagunea. Gainera, ohikoa den legez, birziklatu daitezkeen edalontziak erabiliko dituzte. Bestalde, aurten ere Herri Denda egongo da karpa nagusiaren alboan, eragile ezberdinetako materiala eskuratzeko aukera izanez. AiLaket!-ek ere postua jarriko du eta edozein substantzia bertan aztertzeko aukera egongo da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!