Gasteizko txirrindulari baten manifestua
Bizikleteroak elkarteak Gasteizko txirrindulari baten manifestua kaleratu du, laister indarrean sartuko den udal ordenentza dela eta. Honen berri eman digu Bizikleteroak elkarteko Bilintxek.
Bizikletaren erabilera arduratsua sustatu nahi dute, txirrindulariak kalearen gainontzeko erabiltzaileak errespetatu behar dituela gogoratuz, baina era berean bizikletak seguru zirkulatzeko eskubidea daukala ahaztu gabe.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!