Gasteizko Mugimendu Feministak Uharteko erailketa matxista salatuko du
Gasteizko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du ostegun honetan, abuztuaren 30ean, 20:00etan, Huarteko erailketa matxista salatzeko. Andra Maria Zuriaren plazan egingo dute elkarretaratzea.
Larunbatean, gizon batek larrialdi zerbitzuetara deitu zuen Uharteko bere etxetik, abisatzeko emaztea dutxan erori zela eta konortea galdu zuela.
Laruknatean, poliziak bertaratu ziren Uhartera, eta ikusi zuten emakumeak kolpeka egin ohi diren zauriak zituela; haren senarrak ere, dei egin zuen gizonak, zauri batzuk zituela sumatu zuten.
Erizainek Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten emakumea, 38 urtekoa. Larri egon da bi egunez, eta astelehen arratsaldean hil zen.
Indarkeria matxistaren kasu bat izan zitekeela susmatuta, Foruzaingoa ikertzen hasi zen. Galdeketa batzuk egin, eta, azkenean, preso hartu zuten gizona, 41 urtekoa.
Foruzaingoak berak jakinarazi du ikerketaren arabera gizonak maiz ematen zizkiola tratu txarrak emazteari.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!