Gasteizko Harresiak datorren abenduaren 20rako Herritarron Martxa antolatu du
Pasa den astean eman zuten prentsaurrekoa Gasteizko Harresiako lagunek. Bertan, abenduaren 20rako Herritarron Martxa antolatuko dutela iragarri zuten. “Konpromisoak batuz, epaiketak gelditu!” lemapean egingo da martxa hau eta epaiketa politikoak gelditzea eskatuko da bertan.
Guk aste honetan ekarri ditugu geurera, eta deialdi honen inguruan, orain arte egin dituzten ekimenen inguruan, eta beste hainbat gauzaren inguruan aritu gara.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!