Gasteizko Harresiagatik zortzi lagunen aurkako epaiketa hasiko da asteartean
2015eko maiatzaren 17ko Gasteizko Herri Harresian parte hartu zuten zortzi lagun asteartean daude epaitzera deituta, Gasteizko epaitegietan. Urrian beste bi gazte epaitu zituzten – akordioa lortu ostean, ez zituzten espetxera eraman baina isuna ordaindu behar izan zuten – , baina oraingoan, harresian Igarki De Robles eta Aiala Zaldibar gasteiztarrak babesteko kateatu ziren zortzi lagun dira epaitu nahi dituztenak.
2016ko uda hasieran, zortzi gazte solidario hauek espetxe zigor eta isun ekonomikoen eskaerak jaso zituzten, urrian epaitutako beste bi gazteekin batera. Orduan, Gasteizko Harresia aktibatu eta epaiketei aurre egiteko lanean hasi zen. Urrian epaitu zituzten bi gazteei beste kargu batzuk leporatzen zietenez, orduan hasi ziren epaiketak; orain, bi hilabete beranduago, De Robles eta Zaldibar babesteko kateatu zirenak dira epaituko dituztenak. Herri Harresian, De Robles eta Zaldibar beste hainbat solidariorekin izan ziren atxilotuak, ostean, espetxeratuak eta dispertsatuak izateko. Egun, kalean daude bata zein bestea, baita Gasteizen atxilotutako Ibon Esteban nafarra ere. Guztira, fiskaltzak, 75 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen die gazteei: 9 hilabete zortzietako zazpiri eta urtebete zortzigarrenari, aurrekariak izateagatik.
Elkarretaratzea epaiketaren egunean
Abenduaren 13an, asteartean, epaiketa hasten den ordu berdinean, elkarretaratzea deitu dute Gasteizko Harresitik: 12:30tan Gasteizko epaitegien kanpoandean. Gasteizko Harresitik, “epaiketen gastuei aurre egiteko eta isunak ordaintzeko” herritarren laguntza beharko dutela adierazi dute, beraz, hurrengo egunetan adi egoteko deia egin dute.
*Hala Bideo: Gasteizko Harresiaren aurkako epaiketak hasiko dira
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!