Garikoitz Plazaola (Eguzki): “Larrialdi kimikoetarako neurgailu gehiago jarri behar dira, eta jendarteak informazio gehiago behar du”
Larrialdi kimikoen prebentziorako sirenekin frogak egiten ari dira egun hauetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 6 herritan.
Abanton, Hernanin, Lantaronen, Muskizen, Santurtzin eta Zierbenan arrisku kimikoa eragin dezaketen enpresak dauzka identifikatuta Eusko Jaurlaritzak, Euskal Enpresa Kimikoen Elkartearekin batera. Bi erakunde hauek elkarlanean frogak egiten dabiltza egun hauetan 6 herrietan, larrialdi kimikoen aurrean sirenen bidez herritarrak arriskuaz ohartarazteko.
Eguzki talde ekologistak, bere aldetik, informazio eta parte hartze falta salatu ditu. Garikoitz Plazaola Eguzkiko kidearekin hitz egin dugu Hizpidean. Arrisku kimikoaz, prebentziorako neurriez eta herritarren informazio faltaz aritu gara, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Garikoitz Plazaola (Eguzki): "Larrialdi kimikoetarako neurgailu gehiago jarri behar dira, eta jendarteak informazio gehiago behar du"00:02:21
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!